Itxi

Txostena

Siriako gatazkan sarin gasa erabili dutela baieztatu du NBEk

Erredakzioa

"Siriako gatazkan zibilen aurka arma kimikoak erabili dituztela da ondorioa", baieztatu dute ikuskatzaileek.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Damaskon (Siria), abuztuaren 21ean, gertatutako erasoan sarin gasa erabili zutela baieztatu dute Nazio Batuen Erakundeko ikuskatzaileek. Erasoan 1.400 pertsona hil ziren. Froga "argiak eta sinesgarriak" aurkitu dituztela adierazi dute ikuskatzaileek.

Ake Sellstrom irakasleak zuzendutako taldeak Siria abuztuaren amaieran bisitatu zuen. Bildutako frogak kontuan hartuta txostena egin dute aditu independenteek, eta aurreneko orrialdean arma kimikoen erabilera baieztatu dute.

Sirian bildutako lagin medikoak eta kimikoak froga "argiak eta sendoak" direla ziurtatu dute ikuskatzaileek. Adituen arabera, gas sarina zuten suziriak erabili zituzten erasoan.

"Siriako gatazkan zibilen aurka, baita adingabeen kontra ere, arma kimikoak erabili dituztela da ondorioa", baieztatu dute Nazio Batuen Erakundeko ikuskatzaileek.

Arma kimikoekin egindako erasoen 14 salaketa jaso ditu NBEko ikerketa batzordeak.

Egiletza, zalantzan

Erasoak nork egin dituen oraindik argitu ez dutela azaldu du Sergio Pinheiro legelari taldeko presidenteak.

"Erantzukizunak eta erabilitako substantziak ez ditugu zehaztu", esan du legelari brasildarrak.

Albisteak (5)

Bideoak (1)