Itxi

Egiaztatzaileak

NBEko adituak Sirian sartu dira arma kimikoen erabilera ikertzeko

Erredakzioa

Ikertzaileak ibilgailuetan heldu dira Siriara, konboi batean. Libanoko muga gurutzatu dute eta Damaskora bidean daude.

Siriako oposizioaren milizianoak. Argazkia: EFE

Arma kimikoen ustezko erabilera ikertu behar duen Nazio Batuen Erakundeko aditu taldea Sirian sartu da gaur, NBEko iturri batek jakitera eman duenez.

Ikertzaileak ibilgailuetan heldu dira Siriara, konboi batean. Libanoko muga gurutzatu dute eta Damaskora bidean daude.

Ake Sellstrom zientzialari suediarrak zuzendutako taldea Atzerri Ministerioko arduradunekin bilduko da, baina Bachar al Asaden erregimenaren armategi kimikoa ez du egiaztatuko.

Adituek bidaia honetan gai "teknikoak eta logistikoak" aztertuko dituzte Siriako Gobernuarekin batera. Datorren astean lekuan bertan lanean hasiko dira.

Munduko Osasun erakundeko eta Arma Kimikoak Debekatzeko Erakundearen adituek osatzen dute taldea. Abuztuan Siria bisitatu zuten eta sarin gasaren erabileraren "froga argiak eta sinesgarriak" aurktitu zituzten. Abuztuaren 21ean eraso kimiko bat gertatu zen Gutako barrutian, hiriburuaren kanpoaldean, eta bertan arma kimikoak erabili zituzten.

NBEk agiri batean azaldu duenez, Jan al Asalen (Alepo), martxoaren 19an, ustez egindako eraso kimikoaren frogak jasotzeko helburua dute adituek oraingoan. Matxinoek Jan al Asal uztailean bereganatu zuten.

Albisteak (4)