Itxi

Krisi diplomatikoa

Espioitza eskandaloak AEBen eta EBren arteko harremanak nahastu ditu

Erredakzioa

Nazioarteko hainbat buruzagi, tartean Angela Merkel, espiatu dituztela jakinarazi ostean, konfiantza krisia sortu da bi bazkideen artean, itun komertzial handi baten atarian, hain justu.

Your browser doesn’t support HTML5 video

AEBek Europar Batasuneko hainbat buruzagi ustez espiatzeagatik piztutako eskandaloak Ozeano Atlantikoaz bestaldeko harremanak hankaz gorra jarri ditu, eta konfiantza krisia eragin du bi bazkideen artean, itun komertzial handi baten atarian, hain justu.

 

Bitartean, Europako Parlamentuak gaur iragarri duenez, Askatasun Zibilerako Batzordearen bederatzi eurodiputatu Washingtonen izango dira astelehenean NSAk ustez egindako espioitzari buruz informazioa biltzeko.

Joan den ekainetik berria jakinarazi zenetik AEBen eta EBren arteko konfiantza murriztuz joan da. Europar Batasunak azpimarratu duenez, "horrelako ekintzak onartezinak dira, eta ezin dira berriro gertatu".

Aste honetan hainbat komunikabidek argitaratu dutenez, AEBetako NSA agentziak Angela Merkel kantzilerraren sakeleko telefonoa espiatu zuen, eta Frantziako milioika dei zelatatu zituen. Hala ere, 'The Guardian' Erresuma Batuko kazetak dioenez, nazioarteko beste 35 bat buruzagi ere zelatatu dituzte.

Europako buruzagien artean, jarrera ezberdinak: Frantziak eta Alemaniak amorru handia erakutsi dute, eta Erresuma Batuak eta Europako iparraldeko herrialdeek, ordea, erantzun leunagoa izan dute.

Albisteak (2)

Bideoak (1)