Itxi

Erasoa

Gutxienez 20 hildako eta 30 zauritu Yemenen, atentatu baten ondorioz

Erredakzioa

Defentsa Ministerioaren egoitza baten kontrako erasoa egin dute, bonba-auto batez eta tiroka.

Argazkia: EFE

Gutxienez 20 lagun hil eta beste 30 zauritu dira ostegunean Yemenen, Sana hiriburuan, Defentsa Ministerioaren egoitza baten kontra egindako atentatu baten ondorioz. Bonba-auto bat leherrarazi dute, eta, ondoren, tiroka egin dute eraso.

Instalazioetan sartu diren erasotzaileetako zazpi hil dira, eta gainerakoak atxilotu dituzte. Oraindik ez dute jakitera eman Yemengo Armadako zenbat kide hil diren erasoan. Mediku mendebaldar bat eta Filipinetako erizain bat ere, biak tirokatuta, hil egin ditu atentatuak.