Itxi

Bahiketa

Bi kazetari espainiar bahitu dituzte Sirian

Erredakzioa

Javier Espinosa El Mundo egunkariaren bidali berezia eta Ricardo Garcia Vilanova argazkilaria dira bahitutako lagunak.

Javier Espinosa kazetaria. Argazkia: EFE

Javier Espinosa El Mundo egunkariaren bidali berezia eta Ricardo Garcia Vilanova argazkilaria bahitu dituzte Sirian, aipatu egunkariak gaur jakinarazi duenez.

Antza, joan den irailaren 16an bahitu zituzten, Ragga probintziako kontrol-gune batean, Turkiako mugatik hurbil, bi kazetariak Siriatik joatekotan zirenean.

Familiek agerraldia egin dute, bahitzaileei arduraz jokatzeko eta bi kazetariak aske uzteko eskatu diete.

Jose Manuel Garcia-Margallo Atzerri-gaietarako ministroak esan du Espainiako Gobernua "gestioak" egiten ari dela bi kazetariak aske geratzea lortzeko.

 

 

(Ricardo Garcia Vilanova. EFE)