Itxi

Polemika Lampedusan

Bruselak zigorrak ezar liezaizkioke Italiari, Lampedusako aferan

Erredakzioa

Italiako telebista batek agerian utzi du agintariek tratu txarra ematen dietela immigranteei Lampedusako atxiloketa zentroan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Europako Batzordeak Lampedusan etorkinak nola tratatzen dituzten ikertzeko eskatu dio gaur Italiari, eta EBko legeak bete ezean isunak jarriko dizkiola ohartarazi dio

"Lampedusako atxiloketa zentroan ikusi ditugun irudiak beldurgarriak eta onartezinak dira", salatu du Cecilia Malmstrom Barne komisarioak, agiri batean.

RAI Italiako kateko albistegiak Lampedusako atxiloketa zentroko bideo bat erakutsi zuen atzo. Horretan ikusten zenez, agintariek etorkinak ilaran jartzen dituzte patioan, kalean, biluzik, eta urez eta hazteriaren aurkako likido batez fumigatzen dituzte mauka batez, nahiz eta, La Repubblica egunkariak esaten duen bezala, etorkinetako batek ere ez duen gaixotasun horren inolako zantzurik erakusten.

Albisteak (2)

Bideoak (1)