Lehenengo topaketa
Siriako Gobernuaren eta oposizioaren arteko lehen bilera bertan behera
Erredakzioa
Ladjar Brahimi Siriako bake prozesuko bitartekariak bertan behera utzi du bilera, bi ordezkaritzen artean desadostasun handiak daudelako.
Ladjar Brahimi Siriako bake prozesuko bitartekariak bertan behera utzi du Siriako Gobernuaren eta oposizioaren arteko aurreneko bilera, bilera hasi denetik ordubete igaro baino lehen, aldeen arteko desadostasunak direla medio.
"Erregimenaren deklarazioa helburutik desbideratu da erabat. Guk eztabaidatu nahi genituen kontuak ez zituen Gobernuak eztabaidatu nahi. Terrorismoari buruz bakarrik hitz egin nahi zuten", azaldu du Murhal Jouejati Siriako Koalizio Nazionaleko (CNFROS) ordezkariak.
Brahimi arratsaldean elkartuko da berriro ordezkariokin, baina bana-banako bilerak eginez.