Itxi

Gatazka

Siriarako bake negoziazioen lehen eguna amaitu da

Erredakzioa

Faisal Makdad Siriako Kanpo Gaietako ministrordeak esan duenez, Bachar Al Asad herrialdeko presidentearen irteera bake prozesuaren "agendan ez dago".

Your browser doesn’t support HTML5 video

Siriarako negoziazioen bigarren bilera-sortaren lehen eguna amaitu da astelehen honetan, goizean Lajdar Brahimi proseuko bitartekariak Gobernuko ordezkariekin eta oposizioekin egindako bileren ostean.

Corinne Momal-Vanian NBEko bozeramaileak adierazi du arratsaldean ez dela beste bilerarik egingo, negoziazioen lehen bilera-sortan (urtarrilaren 24tik 31ra) bezala.

Goizeko eztabaida bigarren bilera-sorta honetarako agendan zentratu da. Astebete irautea aurreikusi dute, azaldu du.

Agendan sartu beharreko gaien artean "indarkeriaren eta terrorismoaren amaiera" aipatu da, baita Siriarako trantsizio Gobernu bat jartzea ere, nabarmendu du bozeramaileak ohar batean.

Lehenengo gaiak lehentasuna du Gobernuarentzat. Hark Sirian Bachar Asaden erregimenaren aurka egiten duten armatutako talde errebelde guztiak "terroristatzat" jotzen ditu.

Al Asaden irteera "ez dago agendan"

Faisal Makdad Siriako Kanpo Gaietako ministrordeak esan duenez, Bachar Al Asad herrialdeko presidentearen irteera bake prozesuaren "agendan ez dago".

Makdadek esan du ordezkaritza "Ginebrako Komunikatuko" puntu guztiak jorratzeko prest dagoela, "indarkeriari amaiera jartzearekin hasita beste puntuetara aurreratu ahal izateko, trantsizio gobernu bat sortzea barne".

Arma kimikoen hirugarren kargamentua entregatu zuela Siriak esan du NBEk

Siriako agintariek astelehen honetan arma kimikoen hirugarren kargamentu bat entregatu diote NBEko misioari eta Amar Kimikoen Debekurako Organizazioari.

NBEk Homesen 800 ebakuatu baino gehiago izan direla berretsi du

NBEk Siriako Gobernuaren eta oposizioaren arteko akordioa ospatu du astelehen honetan, eta su-etena beste hiru egunetarako luzatu du Homsen. Halaber, orain arte 800 pertsona ebakuatu direla berretsi du.

 

Albisteak (4)

Bideoak (1)