Itxi

Protestak

Ukrainako Parlamentuko presidenteak hipertentsio krisi bat izan du

Anbulantzia bat parlamentura bidean da Vladímir Ribak artatzeko. Bitartean, kanpoaldean, manifestariek poliziaren hesia gainditu dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Vladimir Ribak Ukrainako Parlamentuko presidenteak hipertentsio krisi bat izan du, oposizioak 2004ko Konstituzioa eta sistema parlamentarioa berriz indarrean ezartzeko asmoz martxan jarritako saioan.

"Ribakek hipertentsio krisi bat izan du. Presioa oso altua du eta pilulak hartzen ari da", adierazi du Inna Bogoslovskaya diputatu ofizialistak bertan bildutako kazetariei.

Anbulantzia bat joan da Parlamentura, Ribak artatzera, eta, kanpoaldean, manifestariek Poliziaren hesia gainditu dute.

Albisteak (1)

Bideoak (1)