Ukrainako krisia
Ukrainako oposizoak Yanukovich bota eta Timoschenko askatu du
Erredakzioa
"Ez duzue plazatik joateko eskubiderik aldaketa sakon bat gauzatu arte", esan du Timoschenkok. Yanukovich boteretik kendutako presidentea hegazkinez irteten saiatu dela esan dute.
Hiru hilabete luzeren ondoren, Ukrainako oposizioak Viktor Yanukovich presidentea Gobernutik kentzea lortu eta kartzelatutako Yulia Timoschenko lehen ministro ohia askatu du.
"Diktadurarenak egin du", esan du Timoschenkok kalera atera bezain laster. 2010etik espetxean sartu zuten, zazpi urteko kartzela zigorra ezarrita, larderiagatik.
Bestalde, Ukrainako mugetako guardiek esan dute Viktor Yanukovich boteretik kendutako presidentea hegazkinez irteten saiatu dela eta galarazi egin dutela, mugetako kontrolak saihesten saiatu behar da, ziurtatu dutenez.
"Ez duzue etsitzeko eskubiderik"
Yulia Timoschenkok Kieveko Independentzia Plazara heldu ondoren, "protestak bertan behera uzteko eskubiderik ez" dutela esan die manifestariei, herrialdean "benetako aldaketa bat lortu arte".
"Ez duzue plazatik joateko eskubiderik aldaketa sakon bat gauzatu arte", esan du Timoschenkok gurpildun auki batetik.
Etorkizunaren inguruan, Timoschenkok lanean jarraitzeko borondatea duela ziurtatu du. "Lanera bueltatuko naiz. Ez dut minutu bat ere ez galduko zuon ama lurrean zoriontsuak izan zaitezen. Gora Ukraina!", esan du.
Yulia Timoshenko Ukrainako lehen ministro ohia eta oposizioaren burua aske uzteko agindu du larunbat honetan Ukrainako Parlamentuak.
Gaurko osoko bilkuran Timoshenko berehala aske uztea agintzen duen ebazpena onartu du Ukrainako Parlamentuak. Parlamentuaren gehiengo zabalak, bi herenak baino gehiagok, babestu dute ebazpena. Onartutako adierazpenak Jarkov hiriko ospitale batean giltzapetuta dagoen buruzagia berehala aske uztea ekarriko du, oposizioaren arabera.
Ukrainako Parlamentuko presidente berria izendatu dute
Oleksander Turchinov Batkivshchyna alderdiko presidenteordea izendatu dute Ukrainako Parlamentuko presidente, haren aurrekoak ordu batzuk lehenago, osasun arazoak tarteko, dimisioa eman ostean.
Viktor Yanukovich Ukrainako presidenteak eta oposizioko buruek herrialdeak bizi duen krisiari amaiera emateko, akordioa sinatu eta biharamunean etorri da aldaketa.
Ruslas Koshulinski Ukrainako parlamentuko presidente ordeak iragarri du albistea, gaur egiten ari diren ezohiko osoko bilkuraren hasieran. Halaber, Igor Kaletnik Parlamentuko lehen presidenteordeak ere dimisioa eman du.
Astearteko Parlamentuko osoko bilkuran Volodymyr Rybakek tentsio krisi bat izan zuen, eta medikuek artatu behar izan zuten tokian bertan.
PR Erregioen Alderdiaren parte hartzerik gabe erabaki garrantzitsurik ez hartzeko eskatu die Yanukovich presidentearen alderdiak Parlamentuak duen Yuri Miroshnichenko bozeramaileak parlamentariei. Hala ez balitz, Ukrainak banatzeko arriskua lukeela adierazi du.
PR alderdiko 23 parlamentari soilik ari dira parte hartzen gaurko osoko bilkuran eta, guztira, Parlamentua osatzen duten 450 parlamentarietatik 248 baino ez.