Itxi

Balizko independentzia

Eskoziako erreferendumaren emaitza onartuko duela dio Erresuma Batuak

Erredakzioa

"Eskoziarrek independentziaren alde egiten badute, Eskozia independentea izango da", esan du Eskoziarako ministro britainiarrak.

Eskoziarrek irailaren 18an erabakiko dute Eskozia independentea izatea nahi duten ala ez. EiTB

Alistair Carmichael Eskoziarako ministro britainiarrak astearte honetan azaldu duenez, Londresko Gobernuak Eskoziako erreferendumeko emaitza ontzat hartuko du, eta ez du horren independentzia blokeatzeko inolako saiakerarik egingo.

"Eskoziarrek independentziaren alde egiten badute, Eskozia independentea izango da", esan du Eskoziarako ministro britainiarrak, prentsaurreko batean.

Ministroak adierazi duenez, David Cameronen Gobernua Eskoziako autonomia zabaltzeko prest dago, herrialdeak Erresuma Batuan geratzea erabakitzen badu. Baina Britainia Handiko alderdi bakoitzaren proposamenak 2015eko maiatzeko hauteskunde orokorretan zehaztuko direla nabarmendu du.

Eskoziarrek irailaren 18an erabakiko dute erreferendum bidez Eskozia independentea izatea nahi duten ala ez. Inkesten arabera, oraingoz "ezezkoa" da erantzun nagusia, baina herritar asko ezbaian daude.

Albisteak (4)