Krisia Krimean (Ukraina)
Frantziak eta Alemaniak proposamen bat egingo diote Errusiari
Erredakzioa
Jose Manuel Garcia-Margallo Espainiako Atzerri ministroak Ukrainako lurraldetasuna errespetatzea eskatu dio Errusiari.
Frantziak eta Alemaniak Ukrainako krisia bideratzeko plan bat aurkeztuko diote gaur Errusiari, Laurent Fabius Atzerri ministro frantziarrak aurreratu duenez.
Plan horrek Kieven batasun Gobernua osatzea, Errusiak Krimea eskualdetik tropak erretiratzea, miliziak desegitea, Konstituzioa ezartzea eta hauteskundeak aurreratzea aurreikusten du, Fabiusek BFM TV telebista kate frantziarrean azaldu duenez.
"Nazioarteak ezin du onartu herrialde batek beste bat inbaditzea", ohartarazi du.
Fabius John Kerry AEBko Estatu idazkariarekin eta Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroarekin, Parisen.
Errusiak tropak erretiratu ezean, bihar Bruselan Europar Batasunak zigorrak ezarriko dituela ohartarazi du Frantziako Atzerri ministroak.
Bilera Margalloren eta Lavroven artean
Testuinguru honetan, Jose Manuel Garcia-Margallo Espainiako Atzerri ministroa Lavrovekin batzartu da gaur goizean, Madrilen.
Margallok Ukrainako legaltasuna eta lurraldetasuna errespetatzeko deia egin dio Errusiako ministroari, eta horrek Viktor Janukovitx Ukrainako presidente ohia "Konstituzioak eta legeek aurreikusten ez duten bideen bidez" kendu zutela agintetik nabarmendu du.