Erabakia
Krimeak martxoaren 16ean erabakiko du Errusiarekin bat egiten duen
Horrela, Krimeako Parlamentuak "aho batez" erabaki du Ukrainako autonomia Errusiako Federazioan sartzea, RIA Nóvosti albiste-agentziak jakinarazi duenez.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Krimeako Parlamentuak "aho batez" erabaki du Ukrainako autonomia Errusiako Federazioan sartzea, RIA Nóvosti albiste-agentziak jakinarazi duenez.
Aurretik, Errusiaren aldeko Gobernuak erreferendum bat martxan jarriko zutela iragarri du, martxoaren 16rako, hiritarrei Errusiarekin bat egin edo Ukrainan gelditu nahi ziren galdetzeko. Onartutako testuan, "Errusiako Federazioan sartzearen alde" agertu da Parlamentua, "Errusiako Federazioko mendeko baten eskubide guztiekin".
Krimeako Gobernuak jakinarazi duenez, kontsultan zera galdetuko dute: "Krimeak Errusiarekin bat egitearen alde zaude?".
Erreferendumean ere bigarren galdera bat egingo dute: "1992ko Krimeako Konstituziora bueltatzea nahi al duzu eta Krimea Ukrainako parte izatea?".
Krimeako Parlamentuak "aho batez" erabaki du "Errusiako Federazioan sartzea".
Vladimir Putin Errusiako presidenteak badaki Krimeak Errusiako Federazioan sartzeko asmoa duela, Dmitri Peskov Kremlineko bozeramaileak jakinarazi duenez.
Bi milioi biztanle inguru ditu Krimeak: horietatik %60 errusiarrak dira, %26 ukrainarrak eta %12 tartariarrak, lurraldea Ukrainan mantentzearen aldekoak.
Kieveko agintariek e dute Simferopoleko Gobernu "txontxongiloa" onartzen eta horrek, aldi berean, Gobernu zentrala ilegala dela uste du. Yanukovitx presidentea onartzen dute soilik.
Erabakia berretsi
Penintsula Errusiako Federazioan sartzea erabaki du Krimeako Parlamentuak eta Ruslán Temirgalíev bertako Gobernuko lehen ministro ordeak esan duenez, indarrean dago dagoeneko.
"Parlamentuak Krimeak Errusiarekin bat egitea erabaki du eta une horretatik aurrera dago indarrean; gaurtik aurrera, alegia", adierazi du Temirgalievek.
Gainera, Errusiako Federazioarekin bat egiteko edo ez egingo duten erreferenduma martxoaren 16an egingo dute. Bere ustez, beharrezkoa da "Krimeako biztanleek Parlamentuaren erabakia berresteko".
"Inork ez du gerra nahi", esan du Temirgalievek.