Itxi

Gatazka

Errusiarren aldekoek eta kontrakoek Ukrainako kaleak hartu dituzte

Erredakzioa

Herrialdeko gizartea zatituta ageri da lurralde osoan zehar egindako manifestaziotan, Errusiako esku-hartzearen aldeko eta kontrakoek.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Errusiak Krimean esku hartzearen kontra eta aldekoek zenbait manifestazio egin dituzte gaur, igandea, Ukrainako zenbati hiritan, hala nola Donsetsk hirian, non herritarren gehiengoak errusiera erabiltzen duen.

Simferopol Krimeako hiriburuan, 8.000 pertsona inguruk Krimeak Errusiarekin bat egiteko eskatzeko manifestazioa egin dute Lenin plazan. Bertaratutakoek bandera errusiarrak zeramatzaten eta honako leloak zituzten pankartak: "Errusia", "Krimea ez da Ukraina", "Ukrainaren etorkizunagatik, Errusiarekin bat eginda".

Hiri berean, ehunka lagunek (700 inguruk), Ukrainako banderak -horia eta urdina- zeramatzatela, Taras Shevchenko heroiaren estatuaren ondoan egin dute aldarrikapena. Krimeak Errusiarekin bat egiteko erabakitzeko deitu duen erreferendumaren kontrako protesta egin dute.

Manifestariek, halaber, Ukrainako koloreetako puxikak erakutsi dituzte, baita "Krimea bakearen alde", "Krimea Ukraina da" eta "Ez dut errusiarra nahi izan" leloak zituzten pankartak ere, bertoko hedabideek zabaldu dutenez.

Penintsulako bestaldean, Sebastopol hirian, Itsas Beltzeko Ontzidiak egoitza duen hirian, hain zuzen, Errusiarren aldeko eta Ukrainaren aldeko bi mitinetako partehartzaileek anabasa sortu dute.

Gainera, 200 pertsona inguruk Taras Schevchenkoren estatuaren aldamenean Errusiaren eta Ukrainaren bakearen aldeko aldarria egin dute.

Donetsk hirian ere Errusiaren aldeko eta kontrako manifestazio bi egin dituzte.

Albisteak (6)

Bideoak (1)