Itxi

Desegitea

Jihadistak Siriara bidaltzen zituen talde garrantzitsuena desegin dute

Erredakzioa

Zazpi pertsona atxilotu dituzte Espainiako Poliziak eta Marokoko segurtasun zerbitzuek parte hartu duten operazioan.

Siriako istiluak. Argazkia: MAM

Espainiako Poliziak eta Marokoko segurtasun zerbitzuek Siriara eta beste herrialde batzuetara jihadistak bidaltzen zituen talde garrantzitsuena desegin dute. Operazioan, momentuz, zazpi pertsona atxilotu dituzte: hiru Melillan, bat Malagan eta hiru Marokon.

Espainian atxilotutako lau pertsonen artean taldearen buruzagia dago. Atxilotutako beste batzuk Al-Qaida bezalako erakundeekin lotura izandakoak omen dira, baina etxera bueltatuta zeuden jada. Operazioa oraindik zabalik dago, Espainiako Barne Ministerioak azaldu duenez.