Krisia Ukraina
Ukrainako justiziak legez kanpokotzat jo du Krimeako kontsulta
Erredakzioa
Konstituzionalak hauteskunde batzorde guztien jarduna etetea agindu du.
Ukrainako Auzitegi Konstituzionalak legez kanpokotzat jo du Krimea eskualdeak Errusiarekin bat egiteko igandean egingo duen erreferenduma. Erabakia berehala sartu da indarrean.
Auzitegiak hauteskunde batzorde guztien jarduna etetea agindu du, eta erreferenduma finantzatzea debekatu die Krimeako agintariei.
Bien bitartean, baina, Krimeako agintariek kontsulta prestatzen jarraitzen dute. Horretan, Ukrainan jarraitzea edo Errusiarekin bat egitea erabakiko dute herritarrek.
Otsailean, Errusiako tropek inbaditu egin zuten Krimea. Eskualde horretan, biztanleen % 60 errusiarrak dira, % 25 ukrainarrak eta % 12 tatariar.