Ukrainako penintsula
Herritarren % 95,5ek Errusiarekin bat egitearen alde eman du boza
Erredakzioa
Lehen datu ofizizalek iragarri eta Agentzia Errusiarrek jaso dutenaren arabera, herritarren % 95,5ek Errusiarekin bat egitearen aldeko boza eman du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Krimeako herritarren % 95,5ekak Errusiarekin bat egitearen alde eman du boza, lehen datu ofizizalek iragarri eta Agentzia Errusiarrek jaso dutenaren arabera.
Herritarren %82,7k baino gehiagok botoa eman du Krimeako galdeketan, 20:00etan hauteslekuak itxi ostean eman dituzten datu ofizialen arabera. Sebastopolen, partehartzea % 89,51koa izan da, Krimeako Hauteskunde Batzordeak iragarri dituen datu ofizialen arabera. Guztira, 1.250.426 pertsonak parte hartu dute galdeketan.
Agentzia Errusiarrek egindako inkesta baten arabera, herritarren % 93ak Errusiarekin bat egitearen alde eman du boza.
Rustam Temirgaliev Krimeako lehen ministrordeak inkestak emandako datua Krimearentzako "arrakasta" dela esan du.
15.000 pertsona inguru Krimeako hiriburuko Lenin plazan bildu dira galdeketaren emaitza ospatzeko. Partehartzaileek Errusiako eta Krimeako (kolore berdinak dituzte) astindu dituzte.
Krimeako Parlamentuak lurraldea Errusiamn sartzea eskatuko dio astelehen honetan bertan Vladimir Putin Errusiako presidenteari, ezohiko saio batean.
Europar Batasunak galdeketaren emaitza onartuko ez duela esan du, eta astelehen honetan Kanpo Arazoetarako ministroak bilduko ditu hartu beharreko neurriak erabakitzeko.
Erreakzioak
Inkestak baiezkoak irabazi duela iragarri eta berehala Etxe Zuriak emaitza errefusatu du. Gainera, Moskuri esan dio Errusiako agintariek lurraldeaz "indarra erabilita" jabetu direla eta horren aurrean "isilik" geldituko ez direla.
Vladimir Putin Errusiako presidenteak galdeketa legezkoa dela esan dio beste behin Barack Obamari, telefonoz izan duten elkarrizketa batean. Gainera, Kosovon izandako aurrekaria aipatu dio.
Martin Schulz Euroganberako presidenteak ere Krimeako galdeketa "legez kanpokoa" dela esan du eta "krisia konpontzeko etorkizuneko esfortzuak konplikatu ditu".
Schulzek Euroganberak Ukrainaren lurraldetasunaren babesa mantenduko duela esan du eta "Errusiako armada Krimean sartzea" berriz ere kondenatu du.
Erresuma Batuak ere galdeketa errefusatu eta demokraziari "burla bat" dela esan du William Hague Kanpo Arazoetako ministroak. Ukrainaren subiranotasuna eta lurraldetasuna urratzeagatik "ondorio ekonomikoei eta politikoei" aurre egin beharko diela esan du Haguek.
Laurent Fabius Frantziako Kanpo Arazoetako ministroak Krimeako galdeketaren emaitzak legez kanpokoak direla esan du, eta Errusiari "Ukrainako egoera arriskutsua baretzeko" neurriak hartzeko eskatu dio.
Frank-Walter Steinmeier Alemaniako ministroak, EBk "erantzun sendoa" emango duela sute du. Ministroaren esanetan, gainera, "egoera larri honetan", tentsio bolada berri bat ekiditeko lan egin behar da.
Egun historikoa
Krimear ugari bildu da hauteslekuetan goizeko lehen ordutik erreferendumean boza emateko, jai giroan, hiriburuko zenbait hauteslekuetan konprobatu ahal izan denez.
"Lehenengoaren alde egin dut: Errusiarekin bat egin. Errusiarrak gara eta patuak ekarri gintuen Ukrainara, 1954ean oparitu gintuztenean. Ziur nago hilabete gutxi barru Errusiaren parte izango garela", esan du Nina Uraletako pentsiodun batek.
Hauteslekuak aspaldi zabaldu ditu Krimeak Errusiarekin bat egin ala Ukrainaren parte izaten jarraitzea erabakiko duen galdeketa egiteko.
Milioi eta erdi ukrainar baino gehiagok botoa eman dezakete, baina Tartariako gutxiengo batek (% 12) iragarri du galdeketaren kontrako boikota egingo duela. Ukrainako Parlamentuak galdeketa konstituzioaren kontrakoa dela adierazi du.
Hauteslekuek 08:00etan zabaldu dituzte ateak (07:00etan gurean) eta 20:00etan itxiko dituzte (19:00etan), horrezkero, zenbaketari ekingo diote, baina emaitza ez da bihar, astelehena, arte ezagutuko.
Krimeako agintariek 1.200 hautesleku baino gehiago prestatu dituzte lurralde osoan, eta miliziek istilurik egotea saihestuko dute.
Krimean, Espainiako, Poloniako eta Txinako, besteak beste, begiraleak dira, prozesua aztertzeko.
Gainera, Sebastopol hirian ere (Kieven menpekoa da) galdeketa egiten ari dira. Bertan 300.000 pertsona baino gehiagok parte har dezake bozketan, horietatik, % 90 inguru errusiarrak dira.
Ukrainako eta Tartariako gutxi batzuek atzo salatu zutenez, Krimeako Gobernuak iruzurra egingo du, galdeketaren emaitzak manipulatuta, Errusiaren aldekoek irabaz dezaten.
Alabaina, hiritarren % 60 inguru errusiarrak dira, hori dela eta, aditu guztien arabera, gehiengo zabal batek Errusiarekin bat egitearen alde boza emango du.
Hala izanez gero, Krimeako agintariek Vladimir Putin Errusiako presidentearekin biltzeko asmoa dute, azken horrek Errusiarekin bat egitea onartzeko eta zenbait hilabete beharko dituen prozesuari ekiteko.
Legearen araberakoa
Vladimir Putin Errusiako presidenteak berriz ere esan du Krimeako erreferenduma legearen araberakoa dela eta Moskuk emaitza errespetatu egingo duela.
Angela Merkel Alemaniako kantzelariarekin telefonoz izandako elkarrizketa batean, "Kieveko oniritziarekin Ukrainako ekialdean tentsioa areagotzen ari diren muturreko taldeengatik" kezkaturik dagoela esan du, Kremlinek ohar baten bidez jakinarazi duenez.