Itxi

Krisia Krimean

Putinek asteartean hitz egingo du Krimeari buruz

Erredakzioa

Krimeako Parlamentuak Ukrainatik bereizteko eta Errusiarekin bat egitea eskatzeko adierazpena onartu du gaur goizean.

Vladimir Putin Errusiako presidentea. EF

Vladimir Putin Errusiako presidenteak agerraldia egingo du astearte honetan Parlamentuan, Krimeako egoeraz hitz egiteko.

Ivan Melnikov Diputatuen Kongresuko presidenteordeak jakinarazi duenez, agerraldia 15:00etan izango da (12:00ak, Euskal Herrian).

Krimeako Parlamentuak Ukrainatik bereizteko eta Errusiarekin bat egitea eskatzeko adierazpena onartu du gaur goizean, atzo erreferenduma egin eta gero. Boto-emaileen % 97 agertu ziren Errusian sartzearen alde.

Albisteak (2)

Audioak (1)