Itxi

Erreferendumagatik

EBk zigorrak adostu ditu Errusiako eta Ukrainako 21 buruzagiren aurka

Erredakzioa

Errusiako 13 eta Ukrainako 18 dira, iturri diplomatikoek jakitera eman dutenez, eta izen gehiago jarri daitezke zerrendan, EBko gobernuburuek martxoaren 20an eta 21ean egingo dute goi-bileran.

Krimeako pertsona bat Errusiako banderarekin. EFE

Europar Batasuneko (EB) Kanpo arazoetako ministroek Errusiako eta Ukrainako 21 buruzagiren aurkako zigorrak ezartzea adostu dute, Krimeako ezegonkortasunaren arduradunak izatea leporatuta.

Bruselan egindako bileran, bisak murriztea eta pertsona horietan lurraldeetan ondasunak blokeatzen erabaki dute, Linas Linkevicius Kanpo arazoetako Lituaniako ministroak Twitterren jakitera eman duenez. Halaber, "datozen egunetan neurri gehiago" onartuko dituztela azaldu du.

Errusiako 13 eta Ukrainako 18 pertsona dira, iturri diplomatikoek jakitera eman dutenez, eta izen gehiago jarri daitezke zerrendan, EBko estatuburuetan eta gobernuburuek martxoaren 20an eta 21ean egingo dute goi-bileran.

Aleksandr Vitko almiranteordek, Flotako agintariak, Errusiako indarrak gidatzeko arduraduna izateagatik zigortu dute,  Serguei Axionov, Krimeako lehen ministroa, aldiz erreferenduma aktiboki babesteagatik.

Europako buruek martxoaren 6an Errusiaren aurkako lehenengo zigor txanda onartu zuten, bisak liberalizatzeko eta akordio berri baterako negoziazioa bertan behera utzita.

AEBek zigorrak jarri dituzte

Barack Obama AEBetako presidenteak Estatu Batuetan aktibo dauden Errusiako zazpi kargu altu, Dimitri Rogozin Eurrisko ministroordea eta Valentina Matviyenko Errusiako Federazio Batzordeko presidentea barne, eta Ukrainako lau politiko, Viktor Yanukovich eta Sergei Aksionov Krimeako lehen ministroa blokeatu ditu. Horrez gain, guztiei AEBetara joatea debekatu die.

OTANek erreferendumaren emaitzak ez dituela aitortzen esan du

Anders Fogh Rasmussen OTANeko idazkari nagusiak bat egin du nazioarteko komunitatearekin, eta herrialde aliatuek Krimeako erreferendumeko "emaitzak aitortzen" ez dituztela azaldu du.

"Krimeako erreferenduma ilegala da, Ukrainako Konstituzioaren eta nazioarteko legearen aurkakoa. OTANeko aliatuek ez dituzte emaitzak aitortzen", esan du Rasmussenek deklarazio ofizial batean.

 

 

Albisteak (4)