Itxi

Krisia Ukrainan

EBk elkarte politikoaren akordioa sinatu du Kieveko Gobernuarekin

Erredakzioa

Europar Batsunak Dmitri Rogozin Errusiako lehen ministrordea eta Vladislav Surkov eta Serguei Glaziev Vladimir Putin Errusiako presidentearen aholkulariak sartu ditu zigortuen artean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Europar Batasuneko estatuburuek eta gobernuburuak Errusiako eta Ukrainako zigortuen zerrenda zabaldu dute, ostiral honetan, eta Moskuri zigor ekonomikoak jartzeko aukera erreserbatu dute, haien aurrerapenak Krimeatik haratago jarraitzen badu. Halaber, Europar Batasunak elkarte politikoaren akordioa sinatu du Kieveko Gobernuarekin.

Halaber, bigarren egunean, Europar Batasunak elkarte politikoaren akordioa sinatu du Kieveko Gobernuarekin. Bertako lehen ministroak, Arsni Atseniukek, zigorrak Errusia geldiarazteko bide bakarra direla nabarmendu du.

Astelehenean, Europar Batasuneko Kanpo arazoetako ministroek ondasunak blokeatu zituzten, eta Errusiako eta Ukrainako 21 politikori Europako lurraldean sartzea debekatu zieten. Gaur, 12 izen gehiago sartu dituzte zerrendan.

Errusiako lehen ministrordea eta Putinen aholkulariak, zigortuen artean

Europar Batasunak Dmitri Rogozin Errusiako ministrordea eta Vladislav Surkovey eta Serguei Glaziev Vladimir Putin presidentearen aholkulariak zigortuen zerrendan sartu ditu, Ukrainaren subiranotasuna urratzeagatik, Krimean.

Bruselan egindako goi-bileran adostutako neurria berehala sartu da indarrean, Europar Batasuneko "Aldizkari Ofizialean" argitaratu ostean.

Horren ondorioz, hilaren 17an sortutako zerrenda beltza 33 pertsona izatera pasatu da.

 

Albisteak (4)

Bideoak (1)