Itxi

Ukraina

Errusiako Armadak militar-etxe bat hartu du Krimean

Erredakzioa

Ukrainako Itsas Armadako Infanteriak ez zuen armarik gabe etxea utzi nahi, eta horren berri izan ostean etorri da erasoa.

Krimea

Errusiako Armadak Ukrainako Itsas Armadako Infanteriaren eraikin bat hartu du Feodosian (Krimea). Eraso egin dute eta Ukrainako Armadako hainbat soldadu zauritu eta gatibu hartu dituzte, Ukraínskaya Pravda egunkariaren arabera.

Ukrainako Itsas Armadako Infanteriak ez zuen armarik gabe etxea utzi nahi, eta horren berri izan ostean etorri da erasoa, Ukrainako Defentsa Ministerioaren bozeramaile batek adierazi duenez.

Feodosiako unitatea Ukrainaren alde zegoen azkenetako bat zen, eta horren kontrako erasoa 05:00etan (02:00 GMT) hasi da. Errusiako tropek helikopteroak eta ibilgailu blindatuak erabili dituzte mendean hartzeko.

Errusiar soldaduak "helikopteroetatik jaitsi dira" eta "bi blindatuk eta hainbat soldaduk eraikinaren perimetroa hartu eta sarbidea blokeatu dute", azaldu du Ukrainako Defentsa Ministerioak Facebook orrialdean.

Errusiako tropen buruek armak eta ekipamendua eraikinean uzteko eskatu diete Ukrainako Armadako soldaduei.

Albisteak (7)

Audioak (1)