Itxi

Maiatzak 25

Yulia Timoshenko Ukrainako hauteskundeetara aurkeztuko da

Erredakzioa

Lehen ministro ohiak bere alderdiak asteburu honetan egingo duen kongresuan presidente izateko hautagi izendatzeko eskatuko duela iragarri du.

Yulia Timoshenko. Argazkia: EFE

Yulia Timoshenko Ukrainako lehen ministro ohiak maiatzaren 25eko hauteskundeetarako hautagaia izango dela iragarri du.

Timoshenkok esan duenez, larunbat honetan bere alderdiak egingo duen kongresuan hautagaia izatea eskatuko du, Interfax agentzia errusiarraren informazioaren arabera.

Joan den hilabetean, Timoshenko aske utzi zuten, Ukrainako Parlamentuak agintari ohiari egotzi zizkioten karguak baliogabetu ostean.

Yulia Timoshenkok 53 urte ditu eta bi aldiz izan da herrialdeko lehen ministroa. 2010eko hauteskundeetan ere hautagaia izan zen, baina Yanukovichek irabazi zuen.

Albisteak (4)