Itxi

Krimea

Putinek Obamari deitu dio, Ukrainan irtenbide diplomatikoa jorratzeko

Erredakzioa

AEBko presidenteak Putin premiatu du, mugetatik tropak kentzeko eta Ukrainiaren ''lurralde-batasuna gehiago ez urratzeko''.

Putin

Barack Obama AEBko presidenteak Vladimir Putin Errusiako buruaren telefono deia jaso du ostiral honetan, eta Ukrainaren egoeraren aurrean irtenbide diplomatikoa jorratu dute elkarrizketa horretan, Etxe Zuriak jakitera eman duenez

AEBko presidenteak Putin premiatu du, mugetatik tropak kentzeko eta Ukrainiaren ''lurralde-batasuna gehiago ez urratzeko'', iturri horien arabera.

Obamak eta Putinek joan den astean John Kerry AEBko Estatu idazkariak Serguéi Lavrov Errusiako ordezkariari egindako proposamena eztabaidatu dute. Ondoren, AEBko presidenteak Putini aditzera eman dio proposamen hori idatziz jartzeko.

Halaber, adostu egin dute Kerryren eta  Lavroven arteko bilera, bertan hurrengo urratsak eztabaidatu ditzaten.

Albisteak (4)