Itxi

Ukraina-Krimea gatazka

Defentsa kolektiboa sendotzeko neurri gehiago adostu ditu NATOk

Erredakzioa

Neurri gehiago "premiaz" garatzea adostu dute NATOko Atzerri ministroek. Europako ekialdean soldaduak zabaltzeko aukera ez dute baztertu.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Defentsa kolektiboa areagotzeko neurri gehiago "premiaz" garatzea adostu dute gaur NATOko Atzerri ministroek. Europako ekialdean soldaduak zabaltzeko aukera ez dute baztertu, Errusiak Krimea hartu eta gero.

"NATOren defensa kolektiboa sendotzeko neurri gehiago premiaz garatuko ditu Aliantzak", aliatuen iturriek azaldu dutenez. "Ekialdeko herrialde kideetan soldadu aliatuak zabaltzea" ez du baztertu, erantsi dute.

Philip Breedlove (AEBetako jenerala) Europako komandante aliatu gorenak neurriak aztertu eta gomendio konkretuak eman behar ditu orain. "Datozen asteetan" emaitzak espero dituzte edo, iturri diplomatikoek adierazi dutenez, apirilean bertan.

Ukraina eta Krimea

Momentuz AEBetako hamar bat hegazkinek Baltikoko herrialdeetan zaintza misioa indartu dute. Bestalde, Polonia eta Errumaniara AWACS hegazkinak bidali dituzte Ukrainako aire-espazioa kontrolatzeko. 450 kilometro zelatatzeko kapaz diren erradarrak dituzte AWACS hegazkinek.

Errusiarekin lankidetza zibil eta militarra bertan behera uzteko erabakia berretsi dute ministroek. Hala ere, bide diplomatikoak zabalik mantenduko dituzte. Moskurekin dituzten harremanak ekaineko bileran berriro aztertuko dituztela azpimarratu dute ministroek.

Albisteak (5)

Bideoak (1)