Itxi

Gatazka

Berean jarraituz gero gerra izan litekeela esan dio Errusiak Ukrainari

Erredakzioa

"Prestaketa militarrak" egiten jarraitzekotan gerra zibila piztu litekeela ohartarazi dio Moskuk Kievi. Bestalde, Ukrainako Indar Bereziek Gobernuaren Kharkiveko egoitza hustarazi dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Errusiaren aldeko protestei aurre egiteko "prestakuntza militarrak" egiten ez jarraitzeko eskatu dio Errusiak Ukrainari, gerra zibila puztu baitaiteke.

Errusiako Kanpo Arazoetarako Ministerioak jakinarazi duenez, badakite Ukrainako Barne Ministerioko eta Guardia Nazionaleko tropak Ukraina ekialderantz abiatu direla eta, tropen artean, "Eskumako Sektorea legez kanpo dagoen organizazio armatuaren gerrillariak" daudela.

"Egokitu zaien misioa Kieveko egungo agintariek bultzatutako politiken kontra egiten duen edonor isilaraztea da", esan du Errusiako Gobernuak.

Kharkiveko okupazioa

Bestalde, Ukrainako Poliziako Indar Bereziek Kieveko Gobernuak Kharkiv hirian duen egoitza hustarazi dute. Igandean Errusiaren aldeko manifestariek hartu zuten, eta geroztik han egon dira, Asen Avakov Ukrainako Barne ministroak azaldu duenez.

"70 separatista inguru atxilotu dituzte", Avakovek Facebookeko kontuan emandako azalpenen arabera. Ministroaren esanetan, polizia-operazioa "su armak erabili gabe" egin dute, gainera.

Tropak Ukrainatik kanpo

Anders Fogh Rasmussen NATOko idazkari nagusiaren hitzetan, Errusiak tropak eraman behar ditu Ukrainako mugatik, eta hemendik aurrera egiten duten edozein mugimendurekin tentsioa areagotuko dela ohartarazi du.

Errusiak "tropak kendu behar ditu, elkarrizketa abiarazi eta nazioarteko konpromisoak bete", esan du NATOko ordezkariak Parisen, NATOren eraldaketari buruzko mintegi bat abiatzeko ekitaldian.

Albisteak (4)

Bideoak (1)