Itxi

Irailaren 18ko referenduma

Salmond: 'Eskoziarrek etorkizunari emango diote botoa, ez SNPri'

Erredakzioa

"Gure ordua da, gure herria, gure Eskozia eta gure independentzia", azaldu du Alex Salmond Eskoziako lehen ministroak.

Alex Salmond Eskoziako lehen ministroa. Argazkia: EFE

Alex Salmond Eskoziako lehen ministroak esan duenez, herritarrek Eskoziaren etorkizunari emango diote botoa datorren irailaren 18an egingo duten referendumean, eta ez SNP bere alderdiari.

Aberdeenen egin ditu adierazpen horiek Salmondek, Eskoziako Alderdi Abertzalearen (SNP) Udaberriko Kongresuaren azken jardunaldian. Beste alderdi batzuetako jarraitzaileak konbentzitu nahi ditu Salmondek, Eskoziaren independentziaren aldeko botoa eman dezaten eta Eskozia herrialde "aberatsa" bilakatzeko.

"Gure ordua da, gure herria, gure Eskozia eta gure independentzia", azaldu du Alex Salmond Eskoziako lehen ministroak.

80 urte betetzen ditu aurten SNP alderdiak, eta iraileko herri galdeketaren aurretik egingo duen azken kongresua burutu du larunbat honetan Aberdeenen.  Iraileko referendumean, 16 urtetik gorako eskoziarrek aukera izango dute Erresuma Batuarekin lotuta 300 urtean egon ostean Eskozia independente baten alde dauden esateko.

Albisteak (4)