Itxi

Ekialde hurbila

Palestinako akordioak negoziazioak kaltetu ditzakeela esan dute AEBek

Erredakzioa

AEBek Ramala eta Gazako gobernuen arteko adiskidetze akordioagatik "atsekabea" erakutsi dute.

John Kerry AEBetako Estatu idazkaria. EFE

AEBek Ramala eta Gazako gobernuen arteko adiskidetze akordioagatik "atsekabea" erakutsi dute, asteazken honetan, eta bake negoziazioak zabaltzeko esfortzuak "asko zaildu" ditzakeela nabarmendu dute, Israelek Hamasekin negoziatzea ezin dela espero uste izanda.

John Kerry AEBetako Estatu idazkariak Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroarekin hitz egin du telefonoz, Jen Psaki Estatuko Departamentu bozeramaileak kazetariei adierazi dienez.

"Iragarpen hori egin den unea kezkagarria izan da, eta atsekabetuta sentizten gara", esan du Psakik, prentsaurrekoan, gaur Hamas mugimendu islamiarrak eta Al Fath Palestinako alderdi nazionalistak iragarritako adiskidetze akordioaren harira.

Adiskidetzea koherentea da, Abasen ustez

Bestalde, Mahmud Abas Palestinako presidenteak Hamasekin lortutako adiskidetze akordioa nazioarteko ebazpenekin eta Israelgo bake ekimenekin guztiz "koherentea" dela esan du, eta bi estatuekin ebazpenekin konprometituta jarraitzen duela nabarmendu du.

"Bi Estatuen irtenbidean oinarritutako bake justu bat ezartzen konprometituta gaude bereziki, nazioarteko ebazpenekin eta legezkotasunarekin adostuta", azaldu du Abasek, ohar batean.

 

 

 

Albisteak (2)