Itxi

NBEren misioa

NBEk salatu du Siriak ez dituela arma kimiko guztiak entregatu

Erredakzioa

NBEren eta Arma Kimikoak Debekatzeko Erakundearen misioari arma kimikoak entregatzeko epea igande honetan amaitu da.

Sigrid Kaag NBEren misioaren burua. Argazkia: EFE

Bere arma kimikoen % 8 entregatu behar dio oraindik Siriak Nazio Batuen Erakundearen eta Arma Kimikoak Debekatzeko Erakundearen misioari, hori egiteko epea igande honetan amaitu den arren.

Epe hori joan den irailean hitzartu zuten AEBk eta Errusiak, eta, horri esker, Damascon izan zen arma kimikoekin egindako eraso baten ostean, estatu batuarrek esku-hartzea ekidin zuten.

Sigrid Kaag misioaren buruak esan du prozesu hori ekainaren 30ean amaitzeko itxaropena dutela; izan ere, data horretan suntsitu behar dute erregimenaren armamentu kimikoa.

Kaagek azaldu duenez, oraindik entregatu ez duten armamentu hori "leku zehatz batean" dago, baina ez du non den azaldu.

Albisteak (1)