Itxi

Krisia Ukrainan

Errusiazaleek Luganskeko Gobernuaren egoitza hartu dute

Erredakzioa

Erasotzaileek, makilekin eta armarriekin, kristalak hautsi eta ke lehergailuak jaurti dituzte eraikinaren aurka.

Ukrainako istiluen aurkako Polizia, Administrazioa zaintzen. EFE

Errusiaren aldeko aktibistek Luganskeko Gobernuaren egoitza hartu dute, astearte honetan, Ukraina hego-ekialdean, agentzia lokalek jakitera eman dutenez.

Erasotzaileek, makilekin eta armarriekin, kristalak hautsi eta ke lehergailuak jaurti dituzte eraikinaren aurka.

Milaka manifestari eskualdeko administraziora zuzendu dira, agintariei atxilotutako errusiazaleak aske uzteko aurkeztutako azken ultimatuma 14:00etan amaitu ostean.

Alexei Koriaguin "Donbass askatze armadaren" buruetako batek azaldu duenez, ez dute eraikina hartzea aurreikusi, eta erasoa era naturalean eta baketsuan egin dela nabarmendu du.

"Administrazioaren eraikina ez zaigu interesatzen", azaldu dio Anna News telebista kateari.

Aktibistak esan duenez, orain ez dago poliziarik eraikinean, eta martxaren helburua "agintariekin hitz egitea" dela azpimarratu du.

Telebista katearen irudietan istiluen aurkako poliziak eraikinaren ondoan izanda ez zuela manifestarien aurka ezer egin ikusi ahal izan da.

Lugansken, errusiazaleek duela aste batzuetatik Ukrainako Segurtasun Zerbitzuaren eskualdeko departamentuaren egoitza hartuta zuten.

 

Albisteak (4)