Krisia Ukrainan
Liskar berriak izan dira Donetsken eta Kievek Mariupol berreskuratu du
Erredakzioa
Bien bitartean, Kieveko Gobernuak Mariupoleko Udalaren kontrola berreskuratu du, errusiazaleekin borroka sakona egin ondoren.
Errusiazaleek eta Ukrainako armadak liskar gehiago izan dituzte bart Donetsk herrialdeko zenbait hiritan, Ukrainako ekialdean, tokiko hainbat hedabidek argitaratutakoaren arabera.
Izan ere, Ukrainako soldaduek Slaviansk hiriko sarreran hasi dituzte separatisten aurkako erasoak. Lekuko ugariren arabera, metraileta hotsak eta bi eztanda handi entzun dira gaur goizean hiri horretan, separatistek ezarritako kontrol guneetatik gertu.
Bien bitartean, Kieveko Gobernuak Mariupoleko Udalaren kontrola berreskuratu du, errusiazaleekin borroka sakona egin ondoren.
Canal 5 telebista kateak azaldu duenez, Guardia Nazionalak eraikinaren kontrola berreskuratu du dagoeneko. Ondorioz, matxino asko kalera irten dira, protestak egiteko.