Itxi

Ukrainako hauteskundeak

Merkelek eta Hollandek laguntza eskatu diote Putini

Erredakzioa

Alemaniako eta Frantziako agintariek azaldu dutenez, Moskuk hauteskunde demokratiko batzuk izateko laguntzen ez badu, "isun ekonomiko gehaigo" egon litezke.

François Hollande eta Angela Merkel. Argazkia: EFE

Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak eta François Hollande Frantziako presidenteak Ukrainako hauteskundeak demokratikoak izateko laguntza eskatu diote Errusiari, eta kontrakoa egiten badu, "ondorioak" izango direla iragarri du.

Stralsunden (Alemania iparraldea) elkarrekin eskaini duten agerraldi batean, Frantziako presidenteak esan du Frantzia eta Alemania arteko ardatzaren "helburua" eta "eskakizuna" maiatzaren 25ean Ukrainan egingo dituzten hauteskundeak arrakastatsuak izatea dela.

Hauteskunde horiek "erregulartasunarekin" eta "gardentasunarekin" egiten badira bakarrik lortuko dute hautatutako presidenteak izango dituen lanetarako "beharrezko zilegitasuna" izatea, esan du Hollandek.

Errusiari Ukrainako mugan dituen indar militarren "ageriko murriztapena" eskatu dio; izan ere, Hollandek azaldu duenez, Alemania eta Frantzia ez dira gatazka horretan "erantzukizuna" duten potentzia bakarrak.

Gainera, agerraldiaren ostean banatu duten komunikatu batean, Merkelek eta Hollandek esan dute Moskuk hauteskunde demokratiko batzuk izateko laguntzen ez badu, "isun ekonomiko gehaigo" egon litezke.

Komunikatu horretan ere Ukrainako krisiaren bost lehentasunak azaldu dituzte: hauteskundeak egitea, indarkeria murriztea, elkarrizketa nazionala eta kooperazio ekonomikoa.

Albisteak (3)