Inmigrazioa
Gutxienez 40 pertsona hil dira Tripolin, ontzi bat hondoratuta
Erredakzioa
Oraingoz, berrogeita hamaika pertsona bizirik erreskatatu ahal izan dituzte.
Libiako kostaldean, Tripolin, ontzi bat hondoratu da eta, gutxienez, 40 pertsona hil dira. Oraingoz, berrogeita hamaika pertsona bizirik erreskatatu ahal izan dituzte.
Hala ere, oraindik ez dakite nongoak diren ontzi horretan Libiako kostaldera hurbildu diren etorkinak.
Ezbeharra argitzen ari direnak azaldu dutenaren arabera, txalupa txikiegia zen hainbeste pertsona eramateko, eta, gainera, itsasoa ere oso egoera txarrean zegoen.
Libiako itsas armadak aurkitu ditu gorpuak, eta, azken berrien arabera, oraindik hamalau itsasoan galduta daude.