Itxi

Gatazka Sirian

Brahimik uko egin dio Siriako gatazkarako NBEren bitartekaria izateari

Erredakzioa

Aljeriako diplomatikoa "triste" azaldu da, "Siria hain egoera txarrean uzteagatik", baina "krisia amaituko" dela konbentzituta azaldu da.

Lakhdar Brahimi Siriako NBEren bitartekaria. EFE

Lajdar Brahimi Siriarako NBEren eta Arabiar Ligaren ordezkari bereziak uko egiten duela iragarri du astearte honetan, gatazkari amaiera jartzeko negoziazioetan dagoen aurrerapen faltagatik.

Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusiak azaldu duenez, Brahimirekin batera eman duen konferentzian, dimisioa onartu du, maiatzaren 31etik aurrera izango da eraginkorra.

Aljeriako diplomatikoa "triste" azaldu da, "Siria hain egoera txarrean uzteagatik", baina "krisia amaituko" dela konbentzituta azaldu da.

"Gauza da (...) zenbat hildako gehiagorekin", nabarmendu du Brahimik. 2012ko abuztuan izendatu zuten Nazioarteko bitartekari Arabiako herrialdearentzat, Kofi Annan NBEren idazkari nagusi ohiaren ukapenaren ostean.

Brahimiriren balizko dimisio bati buruzko informazioak duela urtebete hasi ziren ateratzen. Arabiar Ligako iturrien arabera, diplomatikoa ukapena aurkeztera iritsi zen, baina jarreraz aldatzeko eskatu zitzaion.

 

Albisteak (4)