Krisia Ukrainan
Ukrainako 16 soldadu hil dira matxinoekin borrokan, Kieven arabera
Erredakzioa
Bestalde, errusizaleek salatu dutenez, Volnovajan Ukrainako indarren erasoen ondorioz, 20 pertsona hil dira eta 42 zauritu.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Ukrainako 16 soldadu hil dira ostegun honetan, eta gutxienez 20 zauritu dira errusiazaleen izandako borrokaldietan, Volnovajan eta Rubezhnoen, Donetskeko eta Luganskeko eskualdeetan, Ukrainako agintariek jakitera eman dutenez.
113 baja Volnovajan izan dira, Alexandr Truchinov Ukrainako bitarteko presidenteak azaldu duenez.
"Geure militarrek hiria (Volnovaja) defendatu dute, eta errusiazaleen miliziek aurrera egitea ekidin dute. Halere, atsekabe handiz, Ukrainagatik mortairuen, bazoken eta arma automatikoen ondorioz hainbat pertsona hil dira, geure militarrak. 13 pertsonek euren bizia eman dute Ukrainagatik", adierazi du.
Beste militar ukrainar bat Rubezhnoen hil da, Luganskeko eskualdean, Kieven Gobernuaren arabera.
Ukrainako erasoek 20 pertsona hil dituzte Volnovajan, errusiazaleen arabera
Bestalde, errusizaleek salatu dutenez, Volnovajan Ukrainako indarren erasoen ondorioz, 20 pertsona hil dira eta 42 zauritu.
"Ukrainako indarren operazio bereziak Volnovajan jarraitu egiten du. Helikopteroak koheteak jaurtitzen ari dira. 20 pertsona hil dira eta 42 zauritu", azaldu du Vladimir Makovich Donetskeko errepublikako Soviet Gorenak.
Ostegun honetako erasoak Ukrainako hauteskundeetarako egun gutxi geratzen direnean izan dira. Europako Parlamentuak hauteskunde begiratze misio bat bidaliko du, horien garapena aztertzeko. Hauteskundeak igandean, maiatzaren 25ean, izango dira.