Presidentziarako hauteskundeak
Urduritasuna nagusi Ukrainan, hausnarketa egunean
Herrialdeko zenbait aldetan segurtasuna bermatzeko lanean ari dira agintariak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Ukraina hausnarketa egun estua izaten ari da, igandeko presidentziarako hauteskundeen bezperan. Segurtasuna bermatu gabe dago herrialdeko zenbait eremutan.
Herrialdea presidentea aukeratzeko hauteslekuak prestatzen ari da, baina ez dago oso argi hauteskunde eguna ospatuko ahal izango den ala ez. Larunbatean hauteskundeen kontrako erasoa izan zen Donetsk hirian eta hautesleku bati ere eraso egin zioten.
Bitartean, hautagaiek kanpainako azken orduak agortu dituzte telebistan, inkesta guztietan faboritoa den Petro Poroxenko oligarka izan ezik.
Julia Tymoxenko lehen ministro ohiak, ostera, ahalak egin ditu. Tymoxenkok bigarren txanda egongo dela adierazi du, "hauteskundeak txanda bakar batean diktaduretan bakarrik erabakitzen direlako" argudiatuz.
Bestalde, Sergey Tigipko ekialdeko hautagaiak polemika piztu du, hedabideetan egindako adierazpen batzuekin. Tigipkok Krimeako anexio prozesuan erasotzaile izatea leporatu dio Errusiari.
Segurtasuna
Igandean 33 milioi ukrainarrak hauteslekuetara deituta daude, eta 100.000 agentek bermatuko dute segurtasuna.
Arazo gehien separatistek mehatxatu dituzten Donetsk eta Luhansk eskualdeetan izango da. Bertan hauteslekuak blokeatu dituzte, eta hautestontziak eta inprimategiak hartu dituzte.
Ukrainako Hauteskunde Batzordeak adierazi du heritarren % 5ek ezin izango duela botoa eman, mehatxuen ondorioz. Egoera horrek kolokan ipini dezake presidente berriaren zilegitasuna.
Putinek erabakia errespetatuko du
Bitartean, Vladimir Putin presidenteak Errusiaren aldeko gotorlekuen kontrako erasoa kritikatu du. Hala eta guztiz ere, aurreratu du Moskuk herriaren erabakia errespetatuko duela.