Poroxenkoren plana
Indarkeriarekin bukatzeko adostasuna lortu dute Ukrainak eta Errusiak
Redacción
Antza denez, Donetsk eta Lugansk eskualdeetako egoera hobetzeko lehentasunen zerrenda adostu dute aldeek.
Ukrainak eta Errusiak indarkeriarekin amaitzeko "adostasuna" lortu dute Petro Poroxenko Ukrainako presidenteak proposatutako planari dagokionez, Ukrainako Atzerri Ministerioak iragarri duenez.
"Lanaren emaitza jaso dugu, plana aurrera eramateko epe nagusiak eta Donetsk eta Lugansk eskualdeetako egoera hobetzeko lehentasunen zerrenda adostu dute aldeek", adierazi du Atzerri Ministerioak.
Ukrainako eta Errusiako gobernuetako ordezkariek bigarren bilera egin eta akordioa lortu dute. Hala ere, krisiari amaiera emateko elkarrizketak errepikatuko dituzte datozen asteetan.
Bide orria
Aurreneko bilera iragan igandean egin zuten. Ekialdeko eskualdeetan liskarrekin bukatzeko 'bide orri' bat iragarri zuen Poroxenkok.
Donetskeko Herri Errepublikako buruzagiek euren eszeptizismoa agertu dute dagoeneko. "Su-eten baten inguruan zehazki esandakoa ez dakigu, baina tropak atzera botako dituztenik ez dugu uste", Andri Purhin lehen ministrordeak azaldu duenez.