Irak
Milioi bat desplazatu zenbatu ditu NBEk Irak barnean
Erredakzioa
Gatazka "subiranotasunarentzat eta osotasunarentzat mehatxu larria" dela adierazi dute; bestalde, Samarra Ejertzitoaren operazio base izendatu du Al Malikik.
NBEk giza tragediatzat jo du Irakeko krisia, eta herrialdearen barnean milioi bat pertsona desplazatu direla azaldu du.
Irakeko eta Sortaldeko Estatu Islamikoa buru duten matxinatu sunniten eta Bagdadeko Gobernuaren arteko gatazka "subiranotasunarentzat eta herrialdearen osotasunarentzat mehatxu larria" dela azpimarratu du Nickolay Mladenov NBEren Irakeko ordezkariak prentsari egindako adierazpenetan.
Al Malikik Samarra izendatu du operazio base
Nuri Al Maliki lehen ministro irakiarrak Saladino probintziako Samarra hiria izendatu du Ejertzitoaren operazio base. Irakeko telebista ofizialean emititu den diskurtsoan azaldu duenez, "terroristek hartutako lurraldeak errekuperatzeko borrokaren basea" izango da hiria.
"Terrorismoaren aurkako borroka Samarran hasiko da", azpimarratu du Al Malikik, eta Ejertzitoaren tropak gehiengo sunnita duen hirian bilduko direla esan du. Handik, "traidoreen oinatzak dauden leku guztietara" mugituko direla esan du.