Ia 200 atxilotu
Israelek beste 40 palestinar atzeman ditu bilaketa operazioaren baitan
Erredakzioa
Hiru gazteak, Zisjordaniako (Israelek 1967 okupatutako eremua) errabino-apaizgaitegi bateko ikasleak, ostegun gauean desagertu ziren, auto-stop egiten ari zirela.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Israelgo Armadak eta zerbitzu sekretuek beste 40 palestinar atxilotu dituzte goizaldean, ia gehienak islamiar militanteak, Zisjordaniako barruti batzuetan egindako sarekadetan, ostegunean desagertutako hiru gazteak bilatzeko operazioaren baitan.
Azken atxiloketokin, ia 200 pertsona atxilotu ditu guztira Israelek ostiralean Gilad Shaer (16 urte), Naftali Frenkel (16 urte) eta Eyal Yifrach (19 urte) gazteak topatzeko operazioa abiarazi zutenetik.
"Gure gazteek bahituta jarraitzen duten bitartean Hamas jazarrita, blokeatuta eta mehatxatuta sentituko da", esan du Peter Lerner koronel eta Israelgo Armadako bozeramaileak atzerriko hedabideen aurrean.
Palestinar gehienak Nablus hirian bizi dira, alegia, Zisjordania iparraldean, eta Armadak han batu ditu indarrak azken orduotan.
Hiru gazteak, Zisjordaniako (Israelek 1967 okupatutako eremua) errabino-apaizgaitegi bateko ikasleak, ostegun gauean desagertu ziren, auto-stop egiten ari zirela.
Horietako batek Poliziaren telefonora deitu, eta mezu bat utzi zuen bertan: "Bahitu egin gaituzte". Agenteek, baina, ez zioten sinesgarritasunik eman mezuari, geroago haren aitak deitu zuen arte.