Itxi

Gatazka

Indar bereziak Irakera bidaliko dituela iragarri du Obamak

Erredakzioa

AEBetako presidenteak indar berezien 300 kide bidaliko ditu Irakera, inteligentziaren informazioa biltzera eta atzeguardia entrenatzera. Akzio militar “selektiboaren” aukera irekita mantendu du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Barack Obama AEBetako presidenteak ostegun honetan iragarri duenez, indar berezien 300 kide bidaliko ditu Irakera, inteligentziaren informazioa biltzera eta atzeguardia entrenatzera. Halaber, “egoerak hala eskatzen badu” akzio militar “selektiboaren” aukera irekita mantentzen duela azaldu du.

Obamak iragarpen hori egin du Etxe Zuriaren aurrean emandako prentsaurrekoan.

“Ameriketako indarrak ez dira Iraken borrokaldirako itzuliko, baina irakiarrei lagunduko diegu, eskualdea eta AEBen interesak mehatxatzen dituzten terroristen aurka”, gaineratu du.

Obamak azaldu duenez, Gobernua Irakeko Exekutiboarekin “operazio bateratuko zentroak sortzeko prestatuta” dago, “Bagdaden eta Irak iparraldean, inteligentziaren informazioa partekatzeko eta EILLren mehatxu terroristari aurre egiteko planak koordinatzeko”.

“Geure inteligentzia baliabide gehienei esker, informazio gehiago garatzen ari gara EILLrekin harremana duten objektibo potentzialekin, eta, hemendik aurrera, akzio militar selektiboa egiteko prest izango gara, egoerak hala eskatzen duela uste baldin badugu”, esan du Obamak.

“Hala egiten badugu, gertutik Kongresuarekin eta Irakeko gobernuburuekin kontsultatuko dut, baina EEILen aurkako erantzunik onena eta eraginkorrena Irakeko indarrak buru dituen aliantzetatik iritsiko dela nabarmendu nahi dut”, gaineratu du.

ISISek bahitutako 44 langile aske utzi dituzte Iraken

Asteazkenean Irakeko eta Siriako Estatu Islamiarrak (ISIS) bahitutako 44 kanpotarrak aske utzi dituzte, Turkiako iturriek jakitera eman dutenez.

Dirudienez, Irak iparraldeak taldeek langile kanpotarrak bahituta zituzten tribuekin harremanetan jartzea lortu zuten. Kudeaketek arrakasta izan dute, eta bahitutako kide guztiak aske geratu dira.

Turkiako Kanpo Arazoetako Ministerioko idazkariordea Irak iparraldean turkomenoen taldearekin bildu ostean izan da askapena.

Aske utzitako 44 pertsonak asteazkenean Kirkuk inguruan ISISeko milizianoek bahitu zituzten 60 langile kanpotarren parte izango lirateke.

Petrolio-findegi handienaren kontrola lortzeko borrokaldiak

Gobernuaren aldeko segurtasun indarrak eta Irakeko eta Siriako Estatu Islamiarraren (ISIS) milizianoak borrokan ari dira Baijin, herrialdeko iparraldean, petrolio-findegi handienaren kontrola bereganatzeko.

Gobernuaren aldeko indarrek eta ISISeko milizianoek findegia bataila eremu bihurtu dute. ISISek findegiari eraso egin zion asteazkenean, eta lantegiko zatirik handiena kontrolpean du.

Lantegitik kea ateratzen ari dela ikusten da Al Arabiya telebistak zabaldutako bideo batean. Bestalde, eraikuntzetako batean ISISen bandera beltza kulunkatzen ikus daiteke.

Harrapaturik geratu diren langileek jakitera eman dutenez, miliziano suniek lantegiaren zatirik handiena kontrolatzen dute, eta segurtasun indarrek findegiko kontrol aretoa hartu dute.

Biyiko petrolio-findegitik, Irakeko findegi handienetik, jendea irtenarazi dute, ostegun honetan borrokan ari diren bi aldeek su-eten labur bat adostu ondoren. Gune horretan borroka gogorrak gertatzen ari dira Irak iparraldeko azpiegitura horren kontrola hartzeko, lekukoek jakinarazi dutenez.

Baijiko findegia eta Tal Afar kontrolpean dituela esan du Irakeko Armadak

Matxinoek Baijiko findegia, Irakeko handiena, kontrolpean hartzeko saiakera ekidin zuela adierazi zuen atzo Irakeko Armadak. Horrez gain, Tal Afar ere berreskuratu zutela iragarri zuten.

Bagdaden emandako prentsaurrekoan, Qasem Ata Armadako buruzagiak esan zuen findegia elite indarren eskuetan zegoela eta borrokan 40 matxino inguru hil zituztela.

 

Albisteak (4)

Bideoak (1)