Ukrainako gatazka
Ukraina ekialdean su etena adosteko prest agertu da Poroshenko
Erredakzioa
Presidente ukrainarrak Joe Biden presidenteorde estatubatuarrari su etena ezarriko duela esan dio, baldintza jakin batzuk betetzen badira.
Petro Poroshenko Ukrainako presidenteak Joe Biden AEBko presidenteordeari adierazi dio herrialdearen ekialdeko errusiazaleekin su etena adosteko prest dagoela, baldintza jakin batzuk betetzen badira, haren bulegoak jakinarazi duenez.
"Poroshenkok su etena berrezarriko duela azpimarratu du, bahituak askatu eta OSCEren ikuskapenarekin mugan kontrola ezarrita, bi aldeek betetzen dutela jakin bezain pronto", azaldu du Presidentziak adierazpen batean.
Ukrainako presidenteak astelehenean baztertu egin zuen hamar eguneko su etena luzatzea, errusiazaleen erasoen ostean, eta asteartean, haien aurka eraso egiteko agindu zuen. Poroshenkok gerlariei eta armei bi herrialdeen arteko muga gurutzatzen uztea leporatu dio Errusiari.