Sanako Iparraldean
70 lagunetik gora hilda, Yemenek houthien eremuak bonbardatu ostean
Erredakzioa
Houthi gerlariek (Ansarula izenez ere ezagututa) Isla alderdiko suniekin lotuta dauden gudariei egotzi diete aurreko ekainaren 23an su-etena hautsi izana.
Gutxienez 70 pertsona hil dira larunbatean Yemengo Aireko Indarrak houthien eremuak bonbardatu ostean, Sanako iparraldean, xiitekin adostutako su-etena hautsi eta gero abiatutako operazio batean.
Datu zehatzak zabaldu baino lehen "hildako kopuru handia" egon dela iragarri eta baieztatu dute houthiek hartuta zituzten lekuak utzi ez dituztenez, su-etenean adostuta zegoen bezala, Armada Al Safran sartu egin dela.
Houthi gerlariek (Ansarula izenez ere ezagututa) Isla alderdiko suniekin lotuta dauden gudariei egotzi diete aurreko ekainaren 23an su-etena hautsi izana, Gobernuko indarrek Al Jouf probintzian barrena aurrera egin zutenean.
Omran ondoko probintzian ere zenbait liskar egon dira; berton Yemengo Aireko Indarrek ere houthiek hartuta zituzten lekuen kontra egin dute. Bertoko iturriek esan dute ezin dutela hildakoen kopururik zehaztu.