Ekialde Hurbila
Bonbardaketek eta Netanyahu-Lieberman krisiak tentsioa areagotu dute
Erredakzioa
Israelen bonbardaketek Palestinako zortzi miliziar hil dituzte Gazan. Netanyahurekin koalizioa haustea erabaki du Liebermanek. Ondorioz, Israelen eta Hamasen arteko su-etena gero eta urrutiago dago.
Israelen bonbardaketek Palestinako zortzi miliziar hil dituzte Gazan. Avigdor Lieberman Atzerri ministroak Benjamin Netanyahu lehen ministroarekin zuen koalizioko gobernua haustea erabaki du. Ondorioz, Israelen eta Hamasen arteko su-etena gero eta urrutiago dago gaur.
Hiru gazte juduak hil ostean Israelek Hamasi eman beharreko erantzun mota dela eta eztabaida beroa hasi zuten Liebermanek eta Netanyahuk igandean.
Gobernu koalizioak aurrera jarraitzea zalantzan jarri du Liebermanen erabakiak; izan ere, boterean daramatzan ia 15 hilabeteetan Exekutiboak hala nola eutsi dio.
Gerraren atarian
Israelen operazio militarrean (ez dute bukatutzat eman) ia 500 pertsona atxilotu dituzte Zisjordanian, gehienak Hamaseko kideak, eta taldearen zenbait erakunde desegin dituzte.
Israelgo Armadak emandako datuen arabera, gazteak desagertu zirenetik 150 jaurtigai bota dituzte Gazatik. Jaurtigaiek Israelgo bi soldadu arin zauritu eta kalte materialak eragin dituzte.
Israelgo hegazkinek Gazako Zerrenda bonbardatu dute, eta Hamaseko eta Jihad Islamiarreko 12 miliziar hil ditu, eta baita zazpi urteko ume bat ere.
Era berean, Hamaseko miliziak negoziazio politikoaren aurka eta borrokaren alde agertu dira, azken orduetan Gazan zortzi miliziar hil eta gero.