Itxi

Arma kimikoak

Britainiarrek arma kimikoak egiteko produktuak saldu zizkioten Siriari

Redacción

BBCren arabera, Britainia Handiko eta beste 15 herrialdetako enpresek gas sarina egiteko materiala saldu zioten herrialde asiarrari 80ko hamarkadan.

Siriaren ustezko eraso kimikoaren biktimak. Argazkia: EiTB

Britainia Handiko enpresa batzuek sarin gasa ekoizteko produktu kimikoak eta osagaiak saldu zizkioten Siriari, ustez Damaskok eraso kimikoak egiteko erabili zuen agente nerbiosoa ekoizteko hain zuzen ere, BBCk jakitera eman duenez.

Komunikabide britainiarrak Atzerri Gaietarako Ministerioaren txosten batean oinarrituta azaldu duenez, 80ko hamarkadan izan ziren salmenta horiek, eta beste 15 herrialdetako enpresek ere saldu zizkioten produktuak Siriari, arma kimikoen programan erabiltzeko.

Nazio Batuen Erakundeak kaleratutako ikerketa baten emaitzen arabera, Damaskon eraso kimikoa izan zen duela urtebete, eta biktima ugari utzi zituen.

Baxar al-Asaden Gobernuak ukatu egin ditu eraso kimikoak, eta oposizioko indarrei egotzi die horien errua.

Albisteak (3)

Informazio gehiago (1)