Gatazka Ekialde Hurbilean
Kohete bat ezkontza judu batetik gertu lehertu da Israelen
Erredakzioa
Hamasek koheteak jaurtiz erantzun dio Israelek Gazan abiatutako operazio militar erraldoiari.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Ezkontza judu bateko partaideek eta gonbidatuek korrika ihes egin dute ospakizuna egiten ari ziren lekutik, Negev eskualdean (Israel hegoaldea), Hamasek jaurtitako kohete bat handik oso gertu lehertu ondoren.
Talde islamiarrak koheteak jaurtiz erantzun dio Israelek Gazan abiatutako eraso militar handiari. Dena dela, kohete horietako gehienak Israelen ezkutuak geldiarazi ditu, Euronewsek azaldu duenez. Atzo, Israelek 27 palestinar hil zituen.
Bideoan ikus daitekeenez, sirena-hotsak ezkontzako ospakizunak eten zituen. Une horretan, gonbidatuek zerura begiratu, eta kohete bat eztanda egiten ikusi zuten. Handik segundo batzuetara, eztanda bat jazo zen, ezkontza ospatzen ari ziren lekutik gertu, eta bertan bildutakoek korrika ihes egin zuten.
Gaur gauean, Israelek 160 bonbardaketa egin ditu Gazan, hiru gazte israeldarren heriotza mendekatzeko hasitako operazio erraldoiaren baitan.
Tel Aviveko Armadak 40.000 erreserbista deitu ditu, balizko inbasioa prestatzeko.