Su-eten
Israelek eta Hamasek su-eten iraunkorra adostu dute, BBCren arabera
Erredakzioa
Tregoa ostiralean, 06:00etan, sartuko litzateke indarrean. Oraingoz ez dago baieztapen ofizialik.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Israelek eta Hamasek su-eten iraunkorra adostu dute Gazan, eta ostiral honetako 06:00etan (Euskal Herriko ordua) sartuko da indarrean, Tel Aviveko Gobernuko iturriak aipatuta BBC telebista kate britainiarrak aurreratu duenez. Oraingoz, baina, aldeek ez dute ezer baieztatu.
Hedabide britainiarrak zehaztu duenez, su-etena "orokorra" da, eta Israelek eta Hamasek Kairon (Egipto) egindako negoziazioen ondorio da.
Gaur, Tel Aviveko Armadak eta milizia palestinarrek bost orduko "su-eten humanitarioa" egin dute, 09:00etatik 14:00etara.
Israelek gutxienez 227 palestinar hil ditu Gazan, duela 10 egun erasoaldia hasi zuenetik. Gehienak zibilak dira, eta tartean gutxienez 44 ume daude.