Itxi

Gerra Ukrainan

MH17 hegaldiko bidaiari asko hiesari buruzko foro batera zihoazen

Erredakzioa

Joep Lange aditua dago hildakoen artean. 30 urte zeramatzan gaixotasuna ikertzen, eta azkenaldian tratamendu merkeen aldeko kanpaina egiten ari zen, herrialde txiroenei begira.

Hegazkinaren zatiak. Argazkia: Efe

Atzo Ukrainan bota zuten MH17 hegaldiko bidaiari asko Melbournera zihoazen, igandean hiesari buruz abiatuko diren jardunaldi batzuetan parte hartzera, hain zuzen ere.

Joep Lange aditua dago hildakoen artean. 30 urte zeramatzan gaixotasuna ikertzen, eta azkenaldian tratamendu merkeen aldeko kanpaina egiten ari zen, herrialde txiroenei begira, bere lankideek jakitera eman dutenez.

Fairfax Media agentziak azaldu duenez, hegazkinean zihoazen ehundik gora bidaiarik parte hartu behar zuten jardunaldietan, Bill Clinton AEBko presidente ohia hizlari izango duen foroan.

Agintari herbeheretarren arabera, hegazkinean 143 herbeheretar, 27 australiar, 20 malaysiar, 11 indonesiar, 4 alemaniar, 4 belgikar, 3 filipinar, kanadar bat eta oraindik identifikatu ez dituzten 50 bat bidaiari zihoazen.

Malasyan Airlines Europak jakitera eman duenez, ordea, 154 herbeheretar, 27 australiar, 23 malaysiar, 11 indonesiar, 6 britainiar, 4 alemaniar, 4 belgikar, 3 filipinar, kanadar bat eta identifikatu gabeko beste 47 pertsona zihoazen.

Albisteak (2)