Gatazka
13 soldadu ukrainar hil dituzte Ukraina ekialdeko borroketan
Redacción
Bestalde, Kievek salatu du suizida batek lehergaiz betetako furgoneta bat eztandarazi duela kontrolgune batean.
Hamahiru soldadu ukrainar hil dituzte azken 24 orduetan matxino errusiazaleek herrialdearen ekialdean, Andrei Lisenko Segurtasun eta Defentsa Kontseilu Nazionaleko bozeramaileak jakitera eman duenez. Lisenkok azaldu du horietako hiru atentatu batean hil dituztela.
Bestalde, bost zibil hil eta beste 16 zauritu dira Luhansken, borrokaldi gogorrak izaten ari diren herrialdearen ekialdean.
Atentatu suizida
Gainera, Gobernuaren ordezkariak salatu du erasotzaile suizida batek lehergaiz betetako furgoneta bat eztandarazi duela kontrolgune batean.
"Terrorista suizida batek kontrolgune bati egin dio eraso lehergaiz betetako furgoneta batekin", adierazi du.