Indarkeria Iraken
Gutxienez 60 lagun hil dira Iraken, autobus baten kontrako erasoan
Erredakzioa
Erasotzaileek lehergailuak erabili dituzte presoak Bagdad iparraldera zeramatzan autobusaren kontra egiteko. Oraingoz inork ez du erasoa bere gain hartu.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gutxienez 60 pertsona hil eta zortzi polizia zauritu dira Iraken, presoak zeramatzan autobus baten kontra egindako erasoan.
Erasotzaileek lehergailuak erabili dituzte Bagdad iparraldera zihoan autobusaren kontra, Poliziaren iturriek EFE albiste agentziari jakinarazi diotenez.
Oraingoz inork ez du erasoa bere gain hartu. Gaurko erasoa duela hilabete Babel probintzian gertatutakoaren antzekoa da. Bagdad hiriburutik 110 kilometrora dagoen hirian, 71 preso eta 2 polizia hil ziren, presoak Al Qasem-eko kartzelara zeramatzan autobusaren aurka egindako erasoan. Presoak lege antiterrorista aplikatzen zaien presoak sartzen dituzten kartzelatik, Babelgo Qauat Al Akrab-etik, beste toki batera lekualdatzen ari zirela gertatu zen erasoa.