Itxi

Munduko Osasun Erakundea

729 pertsona hil dira ebolagatik Afrikan

Erredakzioa

Mendebaldeko Afrika osoan eragiten duen ebolaren agerraldiak dagoeneko 1.323 pertsona kutsatu ditu, eta, horietatik, 729 hil egin dira, Munduko Osasun Erakundeak egindako azken zenbaketaren arabera.

Gizon batek plastikozko eskularruak erabiltzen ditu jendea agurtzeko, ebolaren birusa saihestek. EFE

Mendebaldeko Afrika osoan eragiten duen ebolaren agerraldiak dagoeneko 1.323 pertsona kutsatu ditu, eta, horietatik 729 hil egin dira, Munduko Osasun Erakundeak egindako azken zenbaketaren arabera.

Uztailaren 24tik 27ra bitartean, Guinea Conakryn 33 kasu berri izan ziren, eta 20 pertsona hil ziren. Ondorioz, kutsatutako kasuak 460 dira, eta, hildakoak 339.

Liberiak 80 kasu berri kontatu zituen, eta, horietatik 27 hil ziren. Kutsadura-zifra 329ra igo da, eta 156 pertsona hil dira.

Nigerian, hil zen pertsona batean izan zuen lehenengo kasua.

Bestalde, Sierra Leonak 8 kasu berri zenbatu ditu denboraldi horretan, eta 9 pertsona hil dira. 533 kide kutsatu dira, eta 233 hil.

Munduko Osasun Erakundeak azaldu duenez, egoera “ezegonkorra” da; erkidegoan eta osasun zentroetan transmisioa etengabea dela gaineratu du.