Ia 9.000 zauritu
Israelek 1.000 zibil baino gehiago hil ditu hilabete baino gutxiagoan
Erredakzioa
Guztira, 1.601 palestinar hil dituzte juduek, uztailaren 8an operazio militarra abiatu zutenetik. Hildako gehienak umeak, adinekoak eta emakumeak dira.
Your browser doesn’t support HTML5 video
104 palestinar inguru hil dituzte bezperan Zerrendan; beraz, 1.610 dira dagoeneko hildakoak, eta 8.750 zaurituak, Israelek operazio militarra uztailaren 8an abiatu zuenetik, zerbitzu medikuek zabalu dutenez.
Ashraf al Qedra Osasun Ministerioko bozeramaileak beste behin ere esan duenez, hildakoen bi herenak zibilak dira, umeak, adinekoak eta emakumeak barne.
Israelek Zerrendaren kontra egindako operazioak areagotu dira bart eta gaurko lehenengo orduetan, bereziki Rafah hirian (Zerrendaren hegoaldean), Armada juduaren arabera, eremu horretan bahitu baitzuten Israeleko militarra ostiral goizean.
Palestinako zenbait poliziaren arabera, Israelen gerra hegazkinak eta tankeak gogor aritu dira eraikinen eta etxebizitzen kontra.
Zerrendako bizilagunek adierazi dute gau "ikaragarria" bizi izan dutela, dronen eta bonben etengabeko hotsen artean.